hipertestua transferitzeko protokolo
- 1. Inform.
- sin. HTTP protokolo, HTTP
Hipertestu- eta hipermedia-dokumentuak web-zerbitzarien eta web-bezeroen artean transferitzeko erabiltzen den protokoloa. Webguneen helbideak protokolo honi dagokion http:// aurrizkiarekin hasten dira; hala ere, web-nabigatzaileek, normalean, aurrizkia automatikoki eransten dute. Esate baterako, www.zientzia.net edo http://www.zientzia.net idatziz gero, nabigatzaileak webgune bera aurkituko du.